Dena den, larunbatean, Kataluniako egoera ezagutzeko solasaldia egingo dute, Sant Vicenç dels Horts herriko ANC, ERC eta CUPeko lau ordezkarirekin.
Goierritarrak Sant Vicenc del Horsen giza gaztelua egiten.
Beasaingo Gure Esku Dagok ohar bidez jakinarazi duenez, iganderako antolatutako kantu bazkaria bertan uztea erabaki du. “Behobia eta Bertsolari Txapelketa Nagusia tarteko, eta bazkaria aurrera ateratzeko momentuz behar beste jendek txartela erosi ez duelako, hartu du erabakia”. Txartela erosi dutenek erositako tokira joan beharko dute dirua bueltan jasotzeko.
Beasaingo Gure Esku Dagok “penaz hartu du erabakia”, eta eskerrak eman nahi dizkie bazkarirako txartela erosi duten herritarrei, zein antolakuntzan lagundu duten guztiei: Iker Markinez sukaldaria, Beasaingo udala, Angel Mariezkurrena eta herriko eragile ezberdinak.
Kataluniako egoera ezagutzeko solasaldia, larunbatean
Igandekoa bertan behera gelditu arren, larunbaterako antolatutako solasaldiak aurrera darrai. Sant Vicenç dels Horts herriko ordezkariak izango ditugu gure artean. “Sant Vicençeko herritarrak oso gertutik ari dira Espainiaren bidegabekeria jasaten, izan ere, orain dela astebete kartzelaratutako Oriol Junkeras herrikidea baitute”. Kataluniako egoera ezagutzeko solasaldia, larunbatean izango da, 19:00etan, Beasaingo plaza azpiana. Anna Arcos (ANC), Ferran Alegre (ERC), Roger Badosa eta Laia Torras (CUP) izango dira hizlariak.