2018ko Ehunmilak Ultra Trail probaren edizioa bihar jarriko da martxan, 17:00etan irekiko baita Ehunmilak ultra trailean (168 kilometro), Goierriko 2 Haundiak trailean (88 kilometro) eta Marimurumendi mendi maratoian (42 kilometro) izena emateko epea....
2018ko Ehunmilak Ultra Trail probaren edizioa bihar jarriko da martxan, 17:00etan irekiko baita Ehunmilak ultra trailean (168 kilometro), Goierriko 2 Haundiak trailean (88 kilometro) eta Marimurumendi mendi maratoian (42 kilometro) izena emateko epea. Uztailaren 13an, 14an eta 15ean jokatuko dira hiru lasterketak. Aurreko edizioetan bezala, izen-ematea Internet bidez egingo da,
lasterketaren webgune ofizialean. Ekainaren 6ra arte egongo da izena emateko epea.
Dortsal kopurua mugatua izaten da lasterketa bakoitzean, aurtengo edizioan 3 proben artean 1.295 dortsal egongo dira partaideen eskura: 515 Ehunmilak proban, 515 Goierriko 2 Haundiak proban eta 265 Marimurumendi maratoian. Izen-ematea egin eta 72 ordu barru ordainketa egin ez duenari, ezeztatutzat emango zaio izen-ematea.