Dagoeneko 75 lagunek aurkeztu dituzte aurrekontu proposamenak
Erosketa txartela Endika Sotok irabazi du, proposamenak aurkezteko epea azaroaren 15ean amaitzen da eta ondoren beste zozketa bat egingo du Legazpiko Udalak
Legazpiko Udalak parte hartze bidezko aurrekontuen atalerako proposamenak jasoko ditu azaroaren 15era arte. Oraingoz 75 lagunek parte hartu dute eta horien guztien artean zozketa egin dute. Endika Sotok jaso du Legazpiko edozein saltokitan gastatu ahal izango duen 50 euroko txartela. Epea amaitu bitartean proposamenak bidaltzen dituzten legazpiarrekin beste zozketa bat egingo dute Legazpiko Udalak. Legazpiarrek 14 proiektuen artean bozkatu dezakete. Proiektuen artean bi aukeratuko dituzte eta bakoitzari puntu bat edo bi eman. Udal gobernuak sei proiektu aukeratuko ditu guztira eta bakoitzean 50.000 euro inbertitu. Guztira, atal honetan 300.000 euro bideratuko dituzte 2018ko aurrekontuetan. Botoa emateko Botoa emateko herritarren arreta bulegora jo daiteke eta inprimakia jaso bertan dagoen postontzian beteta uzteko. Botoa Legazpiko webgunean ere eman daiteke,