Herriko zortzi argazkilariren hamabi argazkiek osatuko dute hilabete bakoitzeko irudia.
2018ko udal egutegian aterako diren zortzi argazkilariren hamabi argazki saritu dituzte.
42 argazki aurkeztu dituzte Beasaingo Udalaren 2018ko egutegirako argazkiak aukeratzeko lehiaketara.
Parekidetasuna Beasaingo jendartean izan da aurtengo gaia eta zortzi argazkilariren hamabi argazki aukeratu dituzte. Argazki bakoitzeko 60 euro jaso dituzte sarituek gaur udaletxean egindako sari banaketa ekitaldian.
Sarituak:
- Enrique Ripa (2 argazki).
- Maria Ripa
- Asmube
- Garbiñe Irizar
- Iñaki Erasukin (2 argazki)
- Josu Matarranz
- Xabier Garmendia (2 argazki)
- Ina Olaizola (2 argazki)
Hasiera batean lehiaketara aurkeztutako lanekin erakusketa antolatzeko asmoa bazuten ere, azkenean bertan behera geratu da, “erakusketa duin bat ezin delako egin, erakusteko gai anitzetako material nahikorik ez dagoelako”.
2019ko egutegia
2019ko egutegirako gaia pentsatua du dagoeneko udalak:
Udalerria gauez. “Aurten bezala, oinarriak argitaratzeko asmoa dago baina oraingoan irailean izan beharrean, 2018ko urtarrilean argitaratuko dira, horrela herritarrek denbora luzeagoa izango dute argazkiak ateratzeko, eta espero da parte hartzea handiagoa izatea”.