Memoriaren Egunerako elkarretaratzea deitu dute Legazpin
Bozeramaileen batzordeko kide guztiek adierazpen bat sinatu dute
Bihar Memoriaren Eguna da. Legazpiko Udalak elkarretaratzea deitu du arratsalderako. Hain zuzen, 19:00etan udaletxearen aurrean egingo dute.
Elkarretaratzearen deialdiarekin batera testu bat adostu dute udalbatzako bozeramaile guztiek, «oroimen egun honetan euskal erakundeon asmoa da herritar guztiak gonbidatzea bai iragana eta bai gizarte osoak jasan zituen ondorio lazgarriak ez ahaztea». Biktima guztiak jasan dituzten ondorioez ari dira, «beharrezkoa delako aitortzea mina eta pairamena ez zirela bidezkoak izan. Biktima guztiei elkartasuna zor diegu, baita hurbiltasuna, egia eta aitortza».
Memoriarekiko hitzorduak «elkarrizketa plurala» sustatu nahi duela diote, «baita sekula errepikatu beharko ez den iraganeko hari buruzko gogoeta kritikoa eragin ere». Elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatu nahi dutela diote.
Adierazpenaren puntuak
Adierazpenak, gainera, hiru puntu jasotzen ditu. Lehenengoa da: «inoiz ez direla ez gertatuko ez justifikatu beharko gure arteko indarkeria eta terrorismo agerbideak». Bigarrena da giza eskubideak hautsi ditzakeen edozein mehatxuri sendo egingo zaiola aurre eta azkena da etorkizunera begira, diotenez, «bide baketsu eta demokratikoetan sakontzean datza elkarbizitza libre eta baketsua eraikitzeko