Gaur, 18:30ean, udaletxean, indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren lekukotasunak biltzen dituen Volar dokumentala ikusteko aukera izango da; Berta Gaztelumendik zuzendua. Beasainen, Pagorriagan grabatutako dokumentala da eta bertan parte ...
Gaur, 18:30ean, udaletxean, indarkeria matxista jasan duten bederatzi emakumeren lekukotasunak biltzen dituen
Volar dokumentala ikusteko aukera izango da; Berta Gaztelumendik zuzendua. Beasainen, Pagorriagan grabatutako dokumentala da eta bertan parte hartzen duten Arrate eta Debora protagonistak Beasainen izango dira dokumentala aurkezten. Asmubeko kideen esanetan, oso dokumental «hunkigarria» da, «gai tristea izanagatik, baikortasuna eta esperantza islatzen baitu».
Datozen asteetan Asmubek ekintza gehiago ere baditu aurreikusita: hilaren 18an, 17:00etan Usurbe antzokian, kultur ekitaldia; azaroaren 25ean elkarretaratzea; eta abenduaren 13an, Miren Elgarrestaren hitzaldia.
Asmube, «indartuta»
Ilusioz ari dira lanean Asmube-koak, udaberrian izandako krisialdia pasatuta. Irailaren 20an egindako ezohiko batzarrean, zuzendaritzak bazkideen babes handia jaso zuen. 55 lagunek hartu zuten parte batzarrean eta 46 zuzendaritzaren alde azaldu ziren; 6 kontra eta 3 abstenitu egin ziren. Zuzendaritzakoek adierazi dutenez, batzarrean inoiz baino gehiago bazkide gehiagok hartu zuten parte, eta jaso zuten babesarekin, zuzendaritza «indartuta» atera da, «genero perspektiba oinarri hartuta, lanean jarraitzeko indar handiagorekin».