36ko gerra oroitzen duen monumentutik Barandiaran parkean jarrita dagoen oroigarrira bitarteko ibilaldia egin dute.
Memoriaren Eguna Beasainen.
Beasaingo Herritarren Bizikidetza Taldeak antolaturik, Memoria Eguna ospatu dute Beasainen. Lehenik eta behin, 17:30ean hasita, bertso musikatuak izan dira Igartzako jauregian, Ekaitz Goikoetxearen eta Abarlortz Olanoren eskutik, eta ondoren solasaldia egin dute.
18:45ean, berriz, 36ko gerra oroitzen duen monumentuan elkartu eta Kantu Jirako kideek Pantxoa eta Peio abeslarien ‘Bake mina’ abestia kantatu dute. Handik, Barandiaran parkera joan dira, bertan dagoen oroigarrian inguruan, Mikel Sarriegik aurreskua dantzatu du lehendabizi, eta Aitor Aldasoro alkateak eta Amaia Barandiaran EH Bilduko zinegotziak lore sorta jarri dute ondoren haritzaren azpian. Bost minutuko ixilunea egin ondoren, Kantu Jirako kideen ‘Bake mina’ abestiarekin amaitu dute ekitaldia.