Beasaindar taldea atzo, Behobiarako autobusa hartu aurretik.
Euskaldunen parte-hartzeak behera egin duela esan zuten Behobia-Donostia maratoiko antolatzaileek. Goierritarren kasuan mantendu ez ezik, apur bat igo ere egin da korrikalari kopurua. Aurten eskualdeko 525 lagun izan dira karrera bukatu dutenak, iaz baino 3 lagun gehiago.
Goierritarren artean, Alexander Oiarbide ordiziarra eta Maite Arraiza lazkaotarra izan dira azkarrenak. Oiarbidek 1:07:21eko denbora egin zuen eta Arraizak 1:17:35ekoa. Gorka Satrustegik (1:08:10), Angel Vazquezek (1:08:19) eta Jon Oterminek (1:10:36) ere marka onak lortu zituzten.
Goierritarren sailkapen osoa, herriz herri, bihar ikusi ahal izango da, Goierriko Hitzaren papereko edizioan.