Zulo taldea jarri da lider, jokatutako hiru partidak irabazita
Beasaingo Areto Futbol Txapelketako hirugarren jardunaldia jokatuta, Zulo da sailkapeneko liderra, jokatutako hiru partidak irabazita. Matxi eta Rhusbi Kattalin dauden bigarren eta hirugarren postuetan, zazpina punturekin. Kabka, Arane, Txerkole eta Jazpana taldeek berriz, seina dituzte.
· Matxi 3 – 3 Rhusbi Kattalin
· Jazpana 4 – 2 Banba
· Txerkole 4 – 2 Koyote
· Jumanji 1 – 3 Arane
· Kilker 3 – 3 Zintzharri
· Zulo 3 – 2 Garaitezinak
· Kabka 8 – 1 Antxusti
Pitxitxiaren sailkapenari dagokionean, Kabka taldeko Andoni Arruabarrena dago buruan, 6 golekin. Gertu ditu Iker Gonzalez (Rhusbi) eta Lander Ugarte (Zintzharri) bosna golekin; eta lau dituzte Xabi Jauregik (Matxi), Xabi Tapiak (Arane), Mikel Gonzalezek (Zulo) eta Josu Urdangarinek (Kabka).