
Beasaingo emakume batek salaketa jarri du, genero indarkeriaz jasandako eraso bat dela medio. Beasaingo Udalak, gertatutakoa salatzeko elkarretaratzea deitu du ostegunerako. Bilkura bihar iluntzeko 19:00etan izango da, Zubimuzu plazan.
Beasaingo Udalak, mota horretako eraso guztien aurrean “bere gaitzespena irmoki” erakusten duela berretsi du, eta herritarrei ere horrelako erasoak salatzeko gonbitea egin diete.