Udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan eskainiko dute zerbitzua, Internetez ere bai
Legazpiko udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuan ostiralero energiari buruzko zalantzak argituko dituzte bihartik hasita. Nork bere etxean zein galdara edo leiho mota jarri, eraginkortasun energetikoa, energia eta gasa nola aurreztu dira Uggasa garapen agentziako Beatriz Domingez teknikariak erantzungo dituen galderak.
Hiru bide
Zalantza horiek guztiak argitzeko hiru aukera emango dituzte. Udaletxera joan eta galderak egin daitezke bertatik bertara. Uggasa agentziara deitu daiteke; hain zuzen 943 72 52 16 telefonora. Azkenik, honako helbide elektronikora
energia@uggasa.eus galderak bidali, eta erantzungo dituzte.