‘Euskarak 365 egun’ ekimeneko bideoan parte hartzeko gonbita
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun ekimena antolatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko. Kanpaina ezagutzera emateko, Goierri garaian bideo bat grabatu behar dute.
Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako sailburuordetzak eta Euskaltzaleen Topaguneak Euskarak 365 egun ekimena antolatu dute herritarren hizkuntza-ohiturak aldatu eta euskaltzaleak aktibatzeko. Kanpaina ezagutzera emateko, Goierri garaian bideo bat grabatu behar dute. Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteari dagokion zatia gaur grabatuko dute, 17:00etan Zumarragako sekuoia ondoan, eta herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude.
Euskarak 365 egun ekimena 2108 osoan luzatuko da. Euskaldunak aktibatu nahi dira, azaroaren 23tik abenduaren 3ra 11 egun euskaraz egitasmoa aurrera ateratzeko. Izenak dion bezala, helburua 11 egun horietan euskaraz bakarrik egitea da.
Euskaldunak aktibatzeko bi figura egongo dira: Ahobizi (euskaraz hitz egiten dakitenak) eta Belarriprest (euskara ulertzen dutenak). Biei konpromisoa eskatuko zaie: lehenengoei euskaraz hitz egiteko eta bigarrengoei entzuteko. Herrietan talde motorrak sortu nahi dituzte ekintzak antolatzeko eta sentsibilizazioa lantzeko. Legazpi, Urretxu eta Zumarragako udaletako euskara zerbitzuek bideo bat grabatzea pentsatu dute, egitasmoa ezagutzera emateko.
Grabazioa
Parte hartzaileek Pirritx, Porrotx eta Marimototsen abesti bat grabatuko dute. Kanta 21 zatitan banatu dute: zazpina legazpiar, urretxuar eta zumarragarrentzat. Gaur Zintzo-Mintzo euskaltzale elkarteari dagokion zatia grabatuko dute Zumarragako udaletxe atzeko sekuoiaren ondoan. Herritar guztiak parte hartzera gonbidatuta daude. Sustraietan tinko! esan behar dute. Besterik ez.