Joseba Intxausti historialari eta euskaltzalearen obra osoa digitalizatu du Jakinek
Jakinek bere webgunean berariaz sortu duen atal berezian ikus daitezke.
Joseba Intxausti historialari, euskaltzale eta pentsalariaren idazlan guztiak digitalizatu eta denen eskura jarri ditu Jakin aldizkariak. Sei hamarkadatan zehar osatutako 504 lanek osatzen dute bilduma.
Joseba Intxausti 1936. urtean jaio zen Seguran. Arantzazuko eta Foruko seminarioetan egin zituen lehen ikasketak; 1955ean, Erriberriko seminario nagusira joan zen Filosofia ikasketak egitera, eta 1958an, Arantzazura itzuli zen, Teologia ikastera. Aurretik Gure Izarra aldizkarian ibilia zen, eta Jakin aldizkariko sortzaileek erreleboa behar zutela eta, zuzendaritza hartzea egokitu zitzaion.
Bartzelonara Historia Garaikide eta Modernoko lizentziatura egitera joan, eta ez zen 1970 arte itzuliko Euskal Herrira. Bueltan, egoera zailean aurkitu zuen Jakin, Espainiako Gobernuaren debekua zela medio. Aldizkaria beharrean, liburuak argitaratzeari ekin zioten orduan. 1973-74 urteetan, Anaitasuna aldizkariaren zuzendaria izan zen.
Historialari bezala ezagutzen dute gehienek, alor horretakoak baitira bere lanik gehienak, nahiz eta horietako asko kulturari eta kulturgintzari lotutakoak izan. Euskal Herria lan entziklopedikoa zuzendu eta koordinatu zuen 1984-1985ean eta Ikastolen Artxibo Historikoaren proiektuaren zuzendari-sortzailea izan zen. Euskal Herriko historia erlijiosoaren ikerketan aitzindari izan da. Baina bestelako lan askotan ere aritu izan da, batez ere, euskalgintza arloan. Oso gaztetatik, garaiko garbizalekeriaren kontra agertu zen, eta UZEIren sortzaileetako bat izan zen, Euskaltzaindiaren Euskararen Liburu Zuria-n ere parte hartu zuen. 2004tik, ohorezko euskaltzaina da.
Intxaustiren lanak,