Kilometroak 2018 festa ostiral arratsaldean aurkeztuko dute
Urretxu-Zumarraga ikastolak ostiral arratsaldean aurkeztuko du Kilometroak 2018 festa. Logoa, leloa eta arropa aurkeztuko dituzte, besteak beste. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, lizeoko patioan. Ekitaldi ibiltaria izango da: bi herriak batzen dituen
Urretxu-Zumarraga ikastolak ostiral arratsaldean aurkeztuko du Kilometroak 2018 festa. Logoa, leloa eta arropa aurkeztuko dituzte, besteak beste. Ikuskizuna 19:00etan hasiko da, lizeoko patioan. Ekitaldi ibiltaria izango da:?bi herriak batzen dituen zubian, Itarte etxean eta Zumarragako plazan ere ekintzak egongo dira.
Ikastolakoek sorpresaz betetako ikuskizuna prestatu dute, ipuin baten bueltan. Irakasle, ikasle eta gurasoek ilusio handia jarri dute antolaketa lanetan. Kilometroak festaren ardura ikastolarena bada ere, bi herrietara zabaldu nahi da. Hori dela eta, aurkezpena kalean egingo da. Kilometroak 2018 herriari aurkeztuko zaio, herritarrak kontuan hartu nahi direlako. Hala, Urretxuko eta Zumarragako hainbat kultur talde eta eragilek aurkezpenean parte hartuko dute.
Sinbolismoz beteriko ekitaldia izango da eta une bereziena logoaren eta leloaren aurkezpena izango da. Jaialdian zehar, joko baten antzera, zenbait zertzelada eskainiko dituzte. Ondoren, oso-osorik erakutsiko dituzte. Leloa Gorka Ojangurenek egin du eta logoa Mikel Ruizek.
Ostiralean, logoa eta leloa aurkezteaz gain, denda irekiko dute. Zumarragako Euskadi plazan egongo da. Astelehenetik ostiralera arratsaldez irekiko dute eta larunbatetan goizez. Kilometroak 2018ren webgunea ere ostiralean jarriko dute martxan.