Belen Gonzalez preso politiko lazkaotarra hil da
Gaixorik ekarri zuten etxera, eta gaixotasunak eraman du. Belen Gonzalez preso politikoa bart gauean hil da, Donostiako Onkologikoan, 59 urte zituela.
Gonzalez ETAko militante ezaguna izan zen, Madril komandoko kidea, eta ETAren ordezkarietako bat Argeleko negoziazioetan. Elkarrizketa haiek huts egin zutenean, beste kide batzuekin batera deportatu zuten Santo Domingora. Hamar bat urte egin zituzten bertan, eta 1998an desagertutzat eman zuten. 1999ko urrian, Pauen atxilotu zuten. Gerora jakin zen Aznarren gobernuarekin Zurichen negoziatu zuten ordezkarietako bat izan zela.
Sei urte pasa zituen Frantziako kartzeletan, eta 2005ean Espainiara entregatua izan zen. Soto del Real, Valladolid eta A Lama kartzelak pasa zituen. Gaitza zela eta, Pontevedran (Galiza) artatu zuten lehenik, baina 2009an, presoaldia etxean betetzeko aukera eman zioten, pultsera telematikoarekin. Lazkaon bizi zen geroztik. 60 urte betetzeko zituen.