Bertso jaialdia egingo dute bihar, Legazpiko Latxartegin
Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondok kantatuko dute
Legazpiko Bertso Olariak elkarteak antolatuta, bertso jaialdia egingo dute bihar, ostirala, 22:30ean, Latxartegi aretoan. Oholtzara honako bertsolariak igoko dira: Unai Iturriaga, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze eta Nerea Elustondo legazpiarra. Ane Beloki bertsolari legazpiarrak gai jartzaile lanak egingo ditu. Sarrerak leihatilan erosi ahal izango dira.













