Kabia jatetxeari bigarren Repsol eguzkia eman diote
Repsol gidak bigarren eguzkia eman dio Zumarragako Kabia jatetxeari. Juanma Hurtado sukaldariak bere ortuan zegoenean izan zuen albistearen berri. Izan ere, Kabiaren ezaugarri nagusietako bat gertuko produktuekin lan egitea da.
Repsol gidak bigarren eguzkia eman dio Zumarragako Kabia jatetxeari. Juanma Hurtado sukaldariak bere ortuan zegoenean izan zuen albistearen berri. Izan ere, Kabiaren ezaugarri nagusietako bat gertuko produktuekin lan egitea da. Jatetxe honek 20 urte beteko ditu aurten. Hurtadok Subijanarekin eta Bilboko Ercilla jatetxean lan egin zuen, Kabia ireki aurretik. Zumarragako Etxeberri jatetxeak ere bi eguzki ditu.