Mikel Zabalza mendizale nafarrak ikus-entzunezkoa emango du asteazkenean
Datorren astean Ostadar taldeak Mendi Astea egingo du. Asteazkeneko emanaldia gaur bertan lotu dute: Mikel Zabalza eskalatzaile eta alpinista nafarrak emango du. Zabalzak Al filo de lo imposble telebista saioan
Datorren astean Ostadar taldeak Mendi Astea egingo du. Asteazkeneko emanaldia gaur bertan lotu dute: Mikel Zabalza eskalatzaile eta alpinista nafarrak emango du. Zabalzak Al filo de lo imposble telebista saioan lan egin du eta 24 espedizio egin ditu Europatik kanpo. Uztailean mundu guztiaren ahotan egon zen, Alberto Iñurrategi eta Juan Vallejorekin batera Valerio Annovazzi italiarra erreskatatu zuelako. Zumarragan Karakorumeko irudiak erakutsiko ditu.
Ostadarrek beste hiru ikus-entzunezko antolatu ditu. Astelehenean Juan Mari Gabilondok Euskal Herriko mendietako irudiak erakutsiko ditu, asteartean Aitzol Jauregi eskalatzaile urretxuarraren txanda izango da eta ostegunean Mikel Diez eta Xabier Urratek Nun mendira egindako espedizioari buruz hitz egingo dute. Lau emanaldiak 20:00etan hasiko dira. Astelehenekoa Urretxuko kultur etxean izango da eta beste hiruak Zelai Arizti aretoan.
Ostiralean (azaroak 24), 20:00etan Labeaga aretoan, haurrentzako argazki rallyko sariak banatuko dituzte. Larunbatean (azaroak 25), 19:00etan, bazkideen batzar nagusia egingo dute Zelai Arizti kultur etxean. Bukatzeko, igandean (azaroak 26) Aramaioko mendietara joango dira. Ondoren bazkaria egingo dute. Mendi ibilaldira eta bazkarira joateko, izena eman behar da: elkartearen egoitzan edo emanaldietan.