Hezkuntza publikoko murrizketak salatu dituzte Urdanetako irakasleek
Azaroaren 30erako deituta dagoen grebaren harira, Ordiziako Urdaneta ikastetxeko irakasleek elkarretaratzeak egin dituzte gaur ikastetxe aurrean, hezkuntza publikoan egiten ari diren murrizketak salatzeko. Lan baldintzak hobetu, eskola publikoa indartu lemapean, Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako irakasleek bilkura bana egin dute eguerdian. Datorren astean ere elkarretaratzea egingo dutela jakinarazi dute.