Mikel Markez eta Erramun Martikorenaren kontzertua Zumarragan
Datorren ostiralean (hilak 24), 20:15ean, Mikel Markezek eta Erramun Martikorenak kontzertua egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Markezek bere kantak abestuko ditu, Martikorenak a capella abestuko du eta bukatzeko biek
Datorren ostiralean (hilak 24), 20:15ean, Mikel Markezek eta Erramun Martikorenak kontzertua egingo dute Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Markezek bere kantak abestuko ditu, Martikorenak a capella abestuko du eta bukatzeko biek elkarrekin Iparraldeko abestiak kantatuko dituzte.
Markezek, Rikardo Intxausti Hirutek enpresako kideak eta Mikel Serrano alkateak prentsaurrekoa eman dute gaur goizean. Hiruek etorkizunean Martikorena oholtza gainean ikusteko aukera gutxi egongo direla azpimarratu dute.
Markezek bizitza onetan “zorte handia” izan duela esan du, Martikorenarekin askotan abestu duelako. “Duela 25 urte abestu genuen lehenengoz elkarrekin. Ondoren, gehiagotan egin genuen topo. 2010ean, diskoetxe berarekin argitaratu genituen gure diskoak eta ia aldi berean. Ordutik, hainbat aldiz jo dugu elkarrekin. Baita Frantzian, Espainian eta Bartzelonako Euskal Etxean ere. Ondo ezagutzen dugu elkar eta erraza egiten zaigu elkarrekin kantatzea. Erramun eta Niko Etxart dira Iparraldeko kantu tradizionaletan aditu nagusiak. Mendetako tradizio bat ematen ari dira”.