Ataungo XII. Argazki Rallyko sarituak, gaur eguerdian, Herri Antzokian. Arg./ I. Gurrutxaga
Orain hilabete pasa, urriaren 8an, Ataunen egin zen XIII. Argazki rallyaren sariak banatu dituzte gaur eguerdian herri antzokian. Rallyra aurkeztutako argazki bilduma baten proiekzioaren ondoren, sari banaketa egin dute.
Lehenengo saria Carlos de Cos-ek jaso du –300 euro eta oroigarria–. Laugarren aldiz irabazi du rallya argazkizale soraluzearrak. Bigarren saria Zallako Jose Luis Rodriguezentzat izan da –150 euro eta oroigarria–. Herriko lehen sailkatua Iker Contrera izan da –90 euro eta oroigarria– eta Andoni Aizpurua bigarrena. Troskaetak emandako bi botila ardo eta Erauskin harategiko bi txuleta jaso ditu saritzat Aizpuruak. Sarituez gain, aipamen berezia egin diete aurrenekoz lehiaketan parte hartu duten bi neska gazteri. June Anza (10 urte) eta Maria Imaz (14 urte) dira bi neskatoak.
Ataungo argazki rallyan 47 lagunek parte hartu duten aurten, horietatik 13 herritarrak. Argazkiak ateratzeko gaiak garaiko fruta edo barazkia, erreka, eskua, diagonala eta frontoia izan dira.
SAILKAPENA
Orokorra
1. Carlos de Cos (Soraluze): 140 puntu
2. Jose Luis Rodriguez (Zalla): 114 puntu
Herritarrak
1. Iker Contreras. 98 puntu
2. Andoni Aizpurua. 93 puntu