Ordizian egin den Energia azokan ikusgai egon den biomasa galdara.
Energia berriztagarrien eta eraginkortasun energetikoaren inguruko ezagutza eta teknologia jendartera gerturatzeko helburuz, Energia azoka egin da gaur goizean Ordizian. Energia kontsumitzeko kultura berri bat sortu eta energi garbien erabilera hedatzea xede hartuta, berotze sistemak, elektrizitate kontsumo neurgailuak, biomasa galdarak, isolatzaile termikoak, LED argiteria eta auto elektriko bat egon dira ikusgai, besteak beste, gaurko azokan.
Goierrin energia plan berria martxan jartzekotan da, eta horren barruan kokatzen da Goieki garapen agentziak, Ordiziako Udalak eta Usurbilgo Lanbide Eskolak lankidetzan antolatu duten azoka.