Iztuetarekin kantu kontari

Zaldibiako Txanbolinteroak txistulari taldeko eta Ordiziako Musika Eskolako Zaldibiako ikasleak, Iztuetaren jaiotetxearen aurrean.
- GoiBerri (2017ko azaroak 10): Iztueta, dantzara
- Goierriko Hitza (2017ko azaroak 16): Iztuetaren urteurrenaren hasiera
- Gipuzkoako Hitza (2017ko azaroak 17): Dena gogoangarri egin zuen
IZTUETAREN JAIOTZAREN 250. URTEURRENA. EGITARAUA · Gaur. Zaldibiako lehengo eta oraingo dantzarien saioa, 18:30ean, Resti pilotalekuan. · Azaroak 23. Gerardo Elortzaren hitzaldia: Iztuetaren garaiak eta lanak. 18:30ean, kultur etxean. · Azaroak 26. Dantzen erakustaldia. Donostiako Udal Txistulari Taldea, Zaldibiko txistulariak eta Gipuzkoako hainbat dantza talde, 12:00etan, plazan. · Azaroak 29. Iztuetari omenaldia eginez, dantza saioak Gipuzkoako hainbat herritan, 18:30ean. · Azaroaren 29ra arte. Iztuetari buruzko erakusketa, Karreane kultur etxean, 17:00etatik 19:30era. Larunbatetan eta igandeetan, 10:00etatik 12:00etara.













