Kilometroak 2018, zubiak batuz
Urretxuko Lizeoa eta Zumarragako Euskadi plaza lotu zituen ekitaldi ibiltari baten bidez eman zioten atzo iluntzean hasiera ofiziala Kilometroak 2018 jaiari. Zubiak batuz da 2018ko urriaren 7an Urretxu-Zumarragan ospatuko den Kilometroak jaiaren leloa –Gorka Ojangurenen egina– eta zirkuitua, bidegorria, erreka eta zubia irudikatzen duen logoa Mikel Diezek sortu du. Kilometroak 2018 festaren arropa ere aurkeztu zuten, eta Euskaraz bizi nahi dut! abestiaren erritmora egin zen flashmob erraldoi batekin borobildu zuten aurkezpena, bertaratuek Kilometroak 2018 hasi da! oihukatzen zuten bitartean. Hemen duzue atzoko ekitaldiaren bideoa.