Mujika legorretarraren babarrunak eta Beasaingo Olanoren odolkia, Tolosan sarituak
Tolosako Babarrunaren Festaren barruan jokatu diren bi lehiaketetan, Goierriko ekoizleek maila bikaina erakutsi dute beste behin ere. Babarruna lehiaketan 24 ekoizlek aurkeztu dituzte aleak, eta bigarren saria Legorretako Jose Mujika Garmendiak jaso du. Irabazlea, Albizturko Iriarte baserriko Alberto Labaka izan da. Bestalde, San Blas elkarteak antolatu duen 25. odolki lehiaketan, Beasaingo Olano harategikoa aukeratu dute odolkirik onena. Loinaz Usabiagak jaso du saria.