Berasategi eta Garaiar nagusi Idiazabalgo mus txapelketan
Idiazabalgo Kimu Kultur Elkarteak antolatuta, mus txapelketa jokatu dute asteburuan, Xume tabernan. Guztira 33 bikotek parte hartu dute, eta finalean, bikote zegamar bat eta idiazabaldar bat aritu ziren aurrez aurre. Azkenean, Bernat Berasategi eta Urko Garaiar zegamarrek jantzi zuten txapela; txapeldunorde berriz, etxeko bikotea, Montse Delgado eta Juan Manuel Aldaroso gelditu ziren.