Legazpiko Udaleko bizikidetza mahaiak antolatuta, Memoria Eraikitzen zikloaren baitako bigarren dokumentala emango dute gaur kultur etxean, 19:00etan. Glencree, Maite Ibañezen lanaren emanaldia egingo dute eta ondoren izango den zine forumean Axun Lasa Arostegi eta Iñaki Garcia Arrizabalaga euskal gatazkaren biktimek parte hartuko dute.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.