Goierri garaiko Koordinadora Feministaren kezkak
Goierri garaiko Koordinadora Feministak bere kezka azaldu du berdintasunarekin lotutako hainbat gairen inguruan. Berdintasun politiken “gainbehera nabarmena” nabaritu dutela diote. “Bi berdintasun teknikari egon beharko lirateke lanean mankomunitate mailan, baina
Goierri garaiko Koordinadora Feministak bere kezka azaldu du berdintasunarekin lotutako hainbat gairen inguruan. Berdintasun politiken “gainbehera nabarmena” nabaritu dutela diote. “Bi berdintasun teknikari egon beharko lirateke lanean mankomunitate mailan, baina horren ordez enpresa bat ari da lanpostu publiko horiek betetzen. Gainera, Jabekuntza Eskolako formakuntza eskaintza desagertu da, emakumeen ahalduntze kolektiboak moztuz. Hau dela eta, kezkatuta gaude Emakumeen Etxearen proiektuaren aurrerapausoekin, ez baitakigu zein den zentzua emango dion ildo politikoa. Ez dakigu zer den bertan sustatuko dena, ezta nola ere, baina Jabekuntza Eskolaren bidea ikusita, ez daukagu konfiantza askorik”.
Azken urtean eraso matxistak egon direla gehitu dute. “Espero dugu, erasoak ematen diren heinean salaketak egotea. Baita egoera hauei aurre egiteko tresnak ere. Izan ere, mugimendu feministaz gain, baliabide instituzional eta politikoak beharrezkoak iruditzen zaizkigu”.
Larunbaterako ekitaldi bat antolatu dute. Areizaga-Kalebarren plazan izango da, 19:00etan. Herriko hainbat taldek parte hartuko dute: txalapartariak, Irrintzi eta Lurra dantza taldeak, buruhandiak, gaztetxea, KKinzona irratia… Eskerrak eman nahi dizkiete talde hauei guztiei eta herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete.