World Cheese Awards lehiaketako epaileak gaztak probatzen, asteburuan Londresen egin den jaialdian.
Askok iaz ezagutu zuen World Cheese Awards lehiaketa, Artzai Gazta elkarteak antolatuta, Donostian egin zen nazioarteko azokari esker. Aurten jatorrira, Ingalaterrara itzuli da lehiaketa hori, baina mundu osoko gaztak jaso eta saritu dituzte beste behin ere. Idiazabal Jatorri Izendapeneko ekoizleek 50 sari jaso dituzte aurten.
Aurten euskal gazta bakarra sartu da munduko 66 gazten Super Gold sarien zerrendan: Makeako (Lapurdi) Onetik etxeko Grand Basque gazta. Idiazabal izendapenekoek ez dute aurten zerrenda horretan sartzerik lortu.
Goierriko gaztagileen artean, 13 sari lortu dituzte. Urrezkoa jaso duen bakarra, La Leze gaztandegia izan da; Troskaetak berriz, zilarrezkoa lortu du. Gainontzeko sari guztiak, brontzezkoak izan dira:
- Aldanondo (Olaberria): Brontzezko saria.
- Basazabal (Zerain): Brontzezko saria.
- Baztarrika (Gabiria): Brontzezko bi sari.
- Erraizabal (Legazpi): Brontzezko bi sari.
- J. Aranburu (Idiazabal): Brontzezko saria.
- La Leze (Ilarduia): Urrezko eta brontzezko sariak.
- Makatza (Legazpi): Brontzezko saria.
- Otatza (Ordizia): Brontzezko saria.
- Troskaeta (Ataun): Zilarrezko eta brontzezko saria.
Idiazabal jatorri izendapenetik kanpo, Aldanondo enpresak ere beste bi sari jaso ditu, biak ere brontzezkoak.
- Aldanondo (Olaberria): Brontzezkoa (Aldanondo), brontzezkoa (Urepel Bleu), brontzezkoa (Flor de Araia sin lactosa).
Idiazabal Jatorri Izendapeneko gainontzeko saridunak:
- Agerre Buru: Brontzezko bi sari.
- Aixtra: Zilarrezko bi sari eta brontzezko bat.
- Atekoa: Urrezko saria eta brontzezkoa.
- Azkarra: Brontzezko lau sari.
- Baskaran: Brontzezko saria.
- Basondo: Brontzezko saria.
- Bengotxea: Urrezko saria, zilarrezkoa eta brontzezkoa.
- Etxelekua: Urrezko saria.
- Galtzata: Urrezko saria eta brontzezkoa.
- Gazpio: Urrezko bi sari eta zilarrezkoa.
- Infernuko gasna: Brontzezko bi sari.
- Insalas: Brontzezko saria.
- Juananeko gazta: Brontzezko saria.
- Mausitxa: Brontzezko bi sari.
- Martin Txiki: Zilarrezko saria.
- Naparbaso: Brontzezko saria.
- Puerto de Munain: Brontzezko saria.
- Remiro: Brontzezko saria.
- Ulziko gazta: Urrezko saria.
- Urien: Zilarrezko bi sari.
- Zelaieta: Urrezko saria, zilarrezkoa, brontzezko bi.