
Beasaingo Areto Futbol Txapelketaren 4. jardunaldia jokatu dute asteburuan, eta Zulok sendo jarraitzen du lidertzan, jokatutako lau partidak irabazi eta gero. Rhusbi Kattalinek hiru garaipen ditu, eta bigarren postuan jarri da, Kabkari aurrea hartuta; liderrarengandik bi puntura daude. Kabkak eta Aranek bederatzina puntu dituzte orain.
- Jazpana 0 – 5 Zulo
- Jumanji 3 – 1 Garaitezinak
- Kilker 2 – 3 Arane
- Matxi 2 – 5 Zintzharri
- Koyote 3 – 0 Antxusi
- Banba 2 – 5 Kabka
- Rushbi Kattalin 3 – 2 Txerkole
Pitxitxi sariari dagokionean, Kabka taldeko Andoni Arruabarrenak jarraitzen du lidertzan, 7 golekin. Seina dituzte Iker Gonzalezek (Rhusbi) eta Josu Urdangarinek (Kabka), eta bosna Lander Ugartek (Zintzharri) eta Mikel Gonzalezek (Zulo).