Igartza Musikaren barruan, 'Aliziaren herrialde miresgarrian badago wifia' ikuskizuna aurkeztuko du Bergarako Musika Eskolak, bi saiotan. Bertsio gaurkotu eta «oso modernoa» prestatu dute. Sarrerak salgai daude jada
Igartza Musikaren egitarauaren barruan, bergararrek leku berezia izango dute aurten ere. Labetik atera berria duten ikuskizuna aurkeztuko dute larunbatean, 17:00etan eta 20:00etan, Usurbe Antzokian:
Alizia musikala
.
Alizia herrialde miresgarrian ipuin klasikoaren bertsio gaurkotua, eta «oso modernoa» egokitu dute Bergarako Musika Eskolako musikariek. Ainhoa
Ainhokia protagonistak bere gelakideen mespretzua jasaten du, Nokia markako telefono zahar bat duelako. «Baina joko bat duen
smartphone-a lortu eta Aliziaren Herrialde Miresgarrian sartuko da… wifiaren bidez». Valen Monuxek eta Oihan Vegak egin dituzte antzerkiko moldaketak; abestien hitzak, berriz, Oihan Vegak sortu ditu.
Azaroaren 11n estreinatu zuten Bergaran ikuskizun berria; bi saiotan, 1.600 lagun elkartu ziren. Bergaratik atera eta lehenengo saioa Beasainen egingo dute. Beraz, bergararrek eskerrak eman dizkiete Beasainera gonbidatu dituztelako.
Larunbatean, 60 antzezle-kantari-dantzari baino gehiago izango dira Usurbe Antzokiko oholtzan, hogei musikariz osatutako orkestrarekin. Laguntzaileak kontuan izanda, 100 bergararrek baino gehiagok hartuko dute parte «kuskizun miresgarrian».
Sarrerak salgai daude dagoeneko Usurbe Antzokiko leihatilan eta Kutxabanken webgunean; helduen sarrerak 10 euro balio du, eta umeenak 5 euro.