Bareak-ek 600 euroko txekea zozkatuko du ostiral iluntzean
Bareak Elkarteak Black Friday kanpaina jarri du martxan ostiralera bitartean, herriko dendetan erosketak egiten dituzten herritarrak saritzeko helburuarekin. Honela, hilaren 24ra bitartean, Bareak dendetan erosketak egiten dituztenen artean, 600 euroko...
Zozketa ostiral gauean egingo da eta irabazleari berehala deituko diote Bareak elkarteko kideek. Izan ere, 600 euroko txekea larunbat goizean, hilaren 25ean, (10:00etatik 13:30era) gastatu beharko da kanpainara atxikitako 70 dendetan. Irabazleak ez badu txekea epe horretan kontsumitzen, galdu egingo du kontsumitu gabeko kopurua.