Ezkierdi pilotalekuan eta kiroldegian egokitzapenak
Ezkiaga auzoko Ezkierdi pilotalekuaren kirol aprobetxamendua handitzeko egokitzapenak egin ditu Beasaingo Udalak. Batetik, saskibaloirako saski berriak jarritu dituzte sistema hidrauliko batekin igo eta jaitsi ahal izateko. Bestetik, lur zoruari tratam...
Ezkiaga auzoko Ezkierdi pilotalekuaren kirol aprobetxamendua handitzeko egokitzapenak egin ditu Beasaingo Udalak. Batetik, saskibaloirako saski berriak jarritu dituzte sistema hidrauliko batekin igo eta jaitsi ahal izateko. Bestetik, lur zoruari tratamendu berezi bat eman zaio labainkortasuna kentzeko. Azkenik, futboleko zelaiak ere margotu dituzte eta futbolean jokatzeko bi ate tolesgarri jarri dira, behar ez direnean biltzeko. Egokitzapen horiei esker, Murumendi ikastetxeak eskola kirolean espazio hori ere erabilgarri izango du, eta BKL saskibaloi taldeak entrenamenduak egiteko erabili ahal izango du.
Antzizar kiroldegian, berriz, fitness gimnasialekuan led motako argiak jarri dituzte, energia kontsumoan aurrezteko eta argiaren kalitatea hobetzeko. Bestetik, taldekako bi aldageletan berrikuntza lanak egin dira, aldagelak txukunduta eta dutxa esparruak erabat berrituta.