Irribarria eta Albisu, iazko binakako txapelketaren aurkezpenean.
Goierriko bi pilotari profesionalek, Iker Irribarriak eta Jon Ander Albisuk, bikotekide errioxarrak izango dituzte Binakako Txapelketan. Larunbatean hasiko da final laurdenetako ligaxka, eta urtarrilera bitartean, zortzi bikoteetako bakoitzak hamalauna partida jokatuko ditu.
Jon Ander Albisuk Victor izango du bikotekide. Estreinaldia Logroñon (Errioxa) izango dute, igande honetan. Iker Irribarriak berriz, Merino II.arekin jokatuko du. Aurreneko partida Tolosan izango dute, astelehenean.
Partida guztiak non jokatuko diren zehaztu gabe dago oraindik, baina abenduaren 13an, Santa Lutzi egunez, Urretxun izango da partidetako bat. Irribarria eta Merino II, Urrutikoetxea eta Galarzaren kontra ariko dira.