Merkatariek argindar kontsumoa murrizteko tailer batean parte hartu dute
Urretxu eta Zumarragako merkatari talde batek argindar kontsumoa murrizteko tailer batean parte hartu dute. Aldundiak antolatu du, Gipuzkoa Argitu programaren barne. Egitasmoaren webgunean (argitu.eus) argitaratu diren hiru tutorialak praktikan jarri
Urretxu eta Zumarragako merkatari talde batek argindar kontsumoa murrizteko tailer batean parte hartu dute. Aldundiak antolatu du, Gipuzkoa Argitu programaren barne. Egitasmoaren webgunean (argitu.eus) argitaratu diren hiru tutorialak praktikan jarri dituzte. Tutorial horietan kontsumo datuak ezagutzeko jarraitu behar diren pausoak zehazten dira (zenbat kontsumitu dugun eta noiz egin diren kontsumo handienak). Datu horiek jakitea ezinbestekoa da kontsumoak murrizteko, tarifa egokitzeko eta kontratatutako potentzia egokia den egiaztatzeko.