Sotok eta Barandiaranek Kataluniako egoeraz hitz egingo dute Zerainen
Zeraingo Gure Esku Dagok antolatuta, Kataluniako egoeraz eta erabakitzeko eskubidez hitz egingo dute ostegunean. Iñaki Soto Gara egunkariko zuzendaria eta Xabier Barandiaran irakasle eta EAJko kidea, Euskal Herritik Kataluniara begira jarriko dira. Miriam Luki kazetariak egingo ditu moderatzaile lanak. Mahai-ingurua, 19:00etan izango da, Zeraingo elizan.