Ataunikerrek 'Nondik' aldizkaria argitaratu du berriz, 9 urteren ondoren
Ataungo gai etnografikoak eta ondarearen nahiz historiaren bilketakoak jaso dituzte. Paperean 150 ale atera dituzte, eta bertsio digitala ere eska liteke. 1976an sortua daBederatzi urteko isilunearen ondotik, Ataungo Nondik aldizkari etnografiko-histor...
Ataungo gai etnografikoak eta ondarearen nahiz historiaren bilketakoak jaso dituzte. Paperean 150 ale atera dituzte, eta bertsio digitala ere eska liteke. 1976an sortua da
Bederatzi urteko isilunearen ondotik, Ataungo Nondik aldizkari etnografiko-historikoa kalean da berriz. Atauniker kultur elkartearen aspaldiko egitasmoa da argitalpena, eta hark atera du; 30. zenbakia da, 2017ko abenduan datatua. 20 orrialde ditu.40 urtetik gorako historia du Nondik aldizkariak. 1976an sortu zuten, eta harrezkero hainbat urtetan etenak izan ditu. Orain hurrena, azkeneko zenbakia 2008an egin zuen Ataunikerrek.
Elkarteak berak nahiz Ataunen egiten diren kultura jarduerak, transmisio lanak, ondare bilketak eta historia azterketak jasotzeko da Nondik.
Paperean 150 ale inprimatu dituzte, eta doan eskura daiteke. Bertsio digitala ere eska dakieke elkartekoei, posta elektronikoz (ataunikertaldea@gmail.com).
Azken eta lehengo berriak
Elkartearen 2017ko ekimenen berri emanez hasten da Nondik. Ahozko transmisioaren arloan, Luis Rezolari eta Iñaki Zurutuzari egindako elkarrizketak dakartza. 1740ko Ataungo planoa, Berrenoako galtzada, Intsustiko iturria eta efemeride historikoak ditu. 2002ko ezkontza berezi bat ere gogoratu dute.
Ataun 25 urte barru zaharrentzat nolakoa izango den azter dezaten ere eskatu diete alderdiei.













