Datorren urtean 50 urte beteko dira Legazpiko ikastola sortu zutenetik eta taldean egin nahi dute Donostiako Lilatoia
Haztegi ikastolak 50. urteurrena ospatuko du datorren urtean eta, urtemugaren harira, Donostiako Lilatoian talde bezala parte hartzea pentsatu dute. Lilatoia martxoaren 4an izango da. Izen-ematea ireki dute eta ikastolako idazkaritzan edo Ibargutxi kirolak dendak eman daiteke abenduaren 1era arte.
Lilatoirako izen-emateak 10 euro balio dituen arren, ikastolaren proposamena 11 euro ordaintzea da eta soberan dagoen euroa Erretinosi Pigmentarioa dutenen alde lanean ari den elkarteari ematea. Izena 14 urtetik gorako emakumeek eman ahalko dute: ikasle, guraso, irakasle zein edozein legazpiar.