Aldundiak eta Idiazabalgo udalak igarondo pilotalekua berritzeko hitzarmena sinatu dute
Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan hainbat berrikuntza lan egin ondoren, azpiegituren egoera ezagutzera gerturatu dira, Denis Itxaso, Kultura Turismo Gazteria eta Kiroletako diputatua, Goizane Alvarez, Gazteria eta Kirol saileko zuzendaria eta Ioritz Imaz, Idiazabalgo alkatea. Lehenik eta behin, hitzarmena sinatu dute udaletxean. Izan ere, Igarondo pilotalekuko lanen kostuaren erdia, Foru Aldundiak bere gain hartuko du, 124.413,40 euro hain zuzen ere.
Hitzarmena sinatu ondoren, pilotalekura gerturatu dira, kirol instalazioak berritzeko proiektua bertatik bertara ikusteko. 2016. urtean, hainbat berrikuntza lan burutu zituzten jada; behe solairua egokituz eta sarrerak eta irisgarritasun baldintzak hobetuz. Era berean, kiroldegiaren iparraldeko aldagelak berritu zituzten. Horrez gain, hegoaldean, komunak eta biltegiak egin zituzten.
Oraingo honetan, eraberritzea osatzeko, pilotalekuko estalki berria eta harmailetara igotzeko igogailua ipini dira. Aldundiaren eta udalaren helburua, “pertsona guztiek egoera onean dauen instalakuntzak erabiltzeko aukera izatea eta euren bizi kalitatea hobetzeko helburuarekin, Igarondon kirola egitea edota aisialdiam jarduerak burutzea da”.