«Goierrin ondare industrialaren museo bat izatea da nire ametsa»
CAF-eko ingeniaria da Aritz Arantzegi (Olaberria, 1985), baita zinegotzia ere Olaberriko Udalean. Beste zaletasun batzuen artean garagardo artisauen munduak erakartzen du: ...
CAF-eko ingeniaria da Aritz Arantzegi (Olaberria, 1985), baita zinegotzia ere Olaberriko Udalean. Beste zaletasun batzuen artean garagardo artisauen munduak erakartzen du: «Lagun artean urtero egiten ditugu litro gutxi batzuk herriko elkartean».
Zein motatako garagardoa duzu gustukoen?
Hiru hartzidurako garagardo belgikarrak.
Zein zaletasun dituzu?
Nobela historikoa, artisau garagardoa eta motoz bidaiatzea.
Pelikula bat.
The Godfather (1972).
Liburu bat.
Ken Folleten Lurraren pilareak.
Musika talde bat.
Alaitz eta Maider.
Abesti bat.
A-ha-ren The sun always shines on TV.
Janari bat.
Parrilan egindako bisigua.
Oporretarako leku bat.
Bihurgunez betetako bide galdu bat.
Amets bat.
Goierrin ondare industrialaren museo bat izatea.
Jaso duzun oparirik bereziena.
Espero gabeko lagun talde baten bisita.
Zeri diozu beldurra?
Kontrola galtzeari.
Zerk sortzen dizu irribarrea?
Ondokoaren irribarreak.
Goierriko txoko bat.
Zelai berde bat eta haritz on bat dagoen edozein txoko.
Zer du Olaberriak hobetzeko?
Auzoen arteko distantziak.
Herriko alkate bazina…
Herriaren alkate izango nintzateke.
Olaberrian biziko ez bazina…
Alpeetako herrixka batean.