Irizarrek 43 autobus elektriko egingo ditu Frantziako Amiens hirirako
Irizarrek Amiens Metropole garraio konpainiarekin 43 autobus elektriko egiteko akordioa sinatu du. Irizar ie tram motako unitate artikulatuak izango dira, 18 metroko luzeera dute, eta ez dute CO2 emisiorik sortzen. BTR sistema erabiltzen dute, eta autobusak hornitzeaz gain, azpiegitura lanak ere egingo ditu Irizarrek, linearen eta karga guneen sistemak barne.
Tranbia baten antza dute Irizarren autobus elektriko artikulatuek. Hirirako diseinatuta daude, 155 bidaiarirentzako tokia dute, erosotasuna eta estetika berritzailea uztartuz. Autobus horiek Irizarrek Adunan zabaldu duen planta berrian egingo dituzte, datorren urtean hasita.