Legorretako Aldapa Haundi elkarteak Joxe Mari Iturrioz Zapas gogoratzeko hainbat ekimen antolatu ditu iganderako, bere erahilketaren 39. urteurrena betetzen den honetan. Kataluniari buruzko hitzaldia egingo dute 11:00etan hasita, herri antzokian, CUP-e...
Joxe Mari Iturrioz ‘Zapas’
Joxe Mari Iturrioz
Zapas gogoratzeko hainbat ekimen antolatu ditu Legorretako Aldapa Haundi elkarteak iganderako, bere erahilketaren 39. urteurrena betetzen denean. Kataluniari buruzko hitzaldia egingo dute 11:00etan hasita, herri antzokian, CUP-eko lagunen eskutik. Sandra Redondo eta Gerard Soler izango dira hizlariak eta Eneko Amenabarro arituko da moderatzaile lanetan. 14:30ean, berriz, bertso bazkaria egingo dute Andoni Mujika eta Axier Ibarguren bertsolariekin.
Gonzalezi omenaldia Lazkaon
Bestalde, duela astebete zendu zen Belen Gonzalez preso ohiari ere omenaldia egingo diote Lazkaon. 12:30ean izango da ekitaldia, herriko plazan.