Zelanda Berriko fitxaje berria, urtarrilean iritsiko da Ampo Ordiziara
Ampo Ordiziak aurrealdea sendotzeko, Siosiua Moala 8 indartsuaren fitxatu du. Aucklanden (Zelanda Berria) hazitako jokalariak Heartland txapelketa jokatu berri du Poverty Bay taldearekin. 28 urte ditu 1,88 metro altuera eta 110 kiloko pisua. Siosiua (Sio) ‘ball carrier’ indartsua da erasoan, dueloetan eta joko itxian, trebea eta defentsan egiten duen lanagatik nabarmentzen da.
New Zealand Heartland XV konbinatuan jokatzeko aukeratua izan zen 2016 eta 2017an eta iaz bere taldeko jokalaririk onenaren izendapena jaso zuen. Sio, George Moala, All Black jokalariaren anaia da.
Ampo Ordiziara urtarrilaren 8rako etorriko da eta denboraldiko bigarren zatian taldea indartzea izango du helburu, Agustin Delle Donne ordezkatuz. Izan ere, Dellek Ordizia utziko du Zelanda Berrian erronka profesional berri bat hasteko.
Bartzelonaren aurka
Neurketa interesgarria jokatuko da igande honetan 12:0oetan Bartzelonako La Teixonera estadioan FC Barcelona eta Ampo Ordiziaren artean. Bi taldeek launa garaipen lortu dituzte liga honetan, guztira zortzi jokatuta, baina 22 puntuekin aurretik da sailkapenean Ordizia, bi puntuengatik, bonus tantoei esker.
Hala, seigarren lekuan da Ampo Ordizia eta igande honetan irabazten duen taldeak play-of faseko azken plazan kokatuko da. Aurreko urteetan kataluniarrak ligako bigarren zatian indartu dira fitxaketa berriak eginez, emaitzak espero bezain onak ez izateagatik. Aurten azken momentuko urduritasunak uxatu nahi izan dituzte eta liga hasieratik hamabost jokalariekin indartu dira. Maila lasai mantentzeko postuetan kokatu dira.
Marotias eta Garmendiaren taldea prest dago hain gogoko duten zelaira jokatzeko joateko.
Dena den hutsuneak izango dira taldean, eta behar bada ez dute autobusa hartuko Julen Goiak eta Geronimo Albertariok. Fernando Lopez pilierra ere estatuko selekzioarekin dago, larunbatean Brasilen kontra jokatzeko. Aitzol Garmendia orpokatzailea, lehen lerroko pieza garrantzitsua, zelaian izango da berriz.