Elegante eguna, festen atariko
San Andres jaien atariko asteburua ospatzen ari dira Ormaiztegin. Elegante Egunarekin hasi zuten atzo egitaraua. Urtez urte, gero eta herritar gehiago ateratzen dira elegantez jantzita, XIX. mendean Ormaiztegiko bainuetxera etortzen ziren aristokratak gogoan. Auto klasikoak, zaldi gurdiak, photocalla eta bingo elegantea ere izan zituzten.
Gaur umeen danborrada egingo dute, eta asteazkenean, helduena. Festen hasierako suziria ere, asteazkenean botako dute. Ostegunean berriz, San Andres zaindariaren eguna izango dute.