Lazkaoko literatura zaleek solasaldia dute gaur, Gerriko elkarteak antolatzen duen
Liluratura-n. Lazkaotar baten lana hartuko dute mintzagai. Iker Sancho Intsaustik udaberrian argitaratu zuen
Gerrak ez du emakume aurpegirik liburua landuko dute. Aurrez hori irakurrita joan behar da. Gaur 18:30ean izango da ekitaldia, Gerriko soziedadean. Sancho idazlea bera han izango da.
Svetlana Aleksievitxen lanaren itzulpena da Sanchorena, errusieratik zuzenean euskarara ekarria. Nobel saria irabazi zuen Aleksievitxek 2015ean, baina liburu hori 1984koa da. 2002an berridatzi zuen, sobiet garaiko zentsurak eta autozentsurak ezabatutako edo moldatutako pasarteak sartuta. Gerrari buruz da, emakumeen partaidetzatik eta ikuspegitik fokatua. Gerriko elkarteak
Udazken morea egitarauaren barruan sartu du hargatik gaurko
Liluratura saioa.

Iker Sancho, ‘Gerrak ez du emakme aurpegirik’ liburuaren ale bat sinatzen, Lazkaon, maiatzean aurkezpena egin zuenean./Aimar Maiz