Datorren larunbatean Aitor Sarriegik eta Oihana Iguaranek jokatuko dute azken final aurrekoa Iruñean.
Iñaki Apalategi. Argazkia: Gari Garaialde / XDZ.
Iñaki Apalategik nota onarekin amaitu du Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia, aurten, azkeneko faseraino iristea lortu baitu beasaindarrak; duela lau urte, final laurdenetan gelditu zen kanpoan.
Atzo Donibane Lohizunen (Lapurdi) jokatu zen bigarren itzuliko bigarren final aurrekoa eta Iñaki Apalategirekin batera, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Jone Uria, Julio Soto eta Agin Laburu aritu ziren nor baino nor.
Puntuen arabera, honela gelditu zen atzoko sailkapena:
- Igor Elortza, 710 puntu
- Maialen Lujanbio, 707,5 puntu
- Julio Soto, 671 puntu
- Jone Uria, 668,5 puntu
- Agin Laburu, 634,5 puntu
- Iñaki Apalategi, 633,5 puntu
Larunbatean, Iruñean
Datorren larunbatean jakingo da abenduaren 17ko BEC-eko finala jokatuko duten zortzi bertsolarien zerrenda. Anaitasuna pilotalekuan, 17:00etan, Aitor Sarriegi eta Oihana Iguaran goierritarrak ariko dira kantuan, finalerako txartela lortzeko borrokan, Aitor Mendiluzerekin, Alaia Martinekin, Miren Amurizarekin eta Unai Agirrerekin batera.