Igartza Musikaren barruan, igandean, 19:00etan, Andre Mari Zeruratuaren parrokian, Kea musika taldeak 20. urteurreneko kontzertua eskainiko du. 1997an sortu zuten Kea taldea Enrike eta David Azurzak. Hamabi abeslari profesionalez osatutako taldea da Ke...

Igartza Musika zikloaren barruan, igandean, 19:00etan, Andre Mari Zeruratuaren parrokian, Kea musika taldeak 20. urteurreneko kontzertua eskainiko du. 1997an sortu zuten Kea taldea Enrike eta David Azurzak. Hamabi abeslari profesionalez osatutako taldea da Kea, tartean da Xabier Sarasola baritono beasaindarra. Gainerako musikariak ondorengoak dira: Ana Otxoa, Marije Ugalde eta Miren Garikano sopranoak, Xabier Barriola, Iñigo Vilas eta Javier Alberdi tenorrak, Isabel Lacar eta Arantxa Irazusta kontraltoak, David Azurza kontratenorra, Josu Lopez baritonoa eta Pello Azpeitia baxua. Enrike Azurzaren zuzendaritzapean, zazpi kantu eskainiko dituzte. Azkenekoa,
Ke Orbelen meza izenekoa, Mikel Sarriegi beasaindarraren hitzez eta Xabier Sarasolaren musikaz osatua.
Estatuko musika garaikidearen jaialdi ugarietan hartu dute parte, baita Frantzia, Belgika, Italia, Argentina eta Uruguaiko zenbaitetan ere.