Zaldibian herri batzarra dute gaur, udaletxe berriaz
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak herri batzarrera deitu ditu bizilagunak, gaurko. Antzokian izango da bilera, 18:30etik 20:00etara. Udaletxe berriaren ideia lehiaketako erakusketaren emaitzak eta epaimahaiaren erabakiaren berri emango dute. 2018ko udal au...
ZALDIBIA // Zaldibiako Udalak herri batzarrera deitu ditu bizilagunak, gaurko. Antzokian izango da bilera, 18:30etik 20:00etara. Udaletxe berriaren ideia lehiaketako erakusketaren emaitzak eta epaimahaiaren erabakiaren berri emango dute. 2018ko udal aurrekontu proposamenak, zerga araudia, Biloreren egoera eta udal batzordeen aurtengo lana ere jorratuko dira.