Aitor Sarriegi finalean izango da
Iruñean jokatutako finalaurrekoaren azken saioan gailendu da
Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalerako txartela eskuratu du Aitor Sarriegi beasaindarrak Iruñean amaitu berri den saioan lan bikaina egin eta gero. Sarriegi, 698,5 puntu eskuratuta, lehenengoa izan da finalaurrekoaren azken saioan, atzetik eta hurrenez hurren Aitor Mendiluze (696,6 puntu), Unai Agirre (696 puntu), Miren Amuriza (652 puntu), Alaia Martin (649 puntu) eta Oihana Iguaran (646 puntu) sailkatu direla. Puntuazio horren arabera, Sarriegirekin batera Mendiluze eta Agirre ere pasa dira finalera.
Abenduaren 17an BEC-en jokatu da finala, eta gaur Iruñean jardun duten hiru bertsolari horiez gain, Amets Arzallus txapelduna, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Sustrai Colina eta Beñat Gaztelumendi ere izango dira bertan txapelaren eskuratzeko lehian.
Sarriegirentzat hirugarren finala izango da eta, iragarri duenez, azkena.