Elurrak zuriz estali ditu Urretxu eta Zumarraga
Atzoko eta gaurko eguraldiak Urretxun eta Zumarragan aspaldian ikusten ez ziren irudiak utzi ditu. Bi herrietako inguruak ez ezik, kaleak ere elurrez estali dira, eta herritar askorentzat hori enbarazo izan
Atzoko eta gaurko eguraldiak Urretxun eta Zumarragan aspaldian ikusten ez ziren irudiak utzi ditu. Bi herrietako inguruak ez ezik, kaleak ere elurrez estali dira, eta herritar askorentzat hori enbarazo izan den bitartean, beste batzuentzat, batez ere txikienentzat, jolaserako abagunea izan da. Hala, lizeo ondoko berdeguneak adibidez, trineoak hartu eta eski pista moduan erabili dituzte haur eta gaztetxoek goizean eta arratsaldean.